Lan arloa
Laneko aholkularitza
Bazkide guztien eskura dugu laneko arlo juridikorako aholkularitza zerbitzu bat, berezkoa eta doakoa.
Horrez gainera, Ascobi, sektoreko elkarte nagusia Bizkaian, hitzarmenaren negoziazio mahaiko kidea da, baita haren Batzorde Paritariokoa ere; organo hori arduratzen da hitzarmenaren interpretazioaz, arbitrajeaz, kontziliazioaz eta zaintzaz.
Lan arloari buruzko berriak
Encuentro Ascobi: Nuevo convenio colectivo 2017-2020
En este encuentro se pretende difundir el nuevo texto del Convenio de la Construcción de Bizkaia 2017-2020 entre las empresas asociadas a ASCOBI. Para ello, se expondrá el proceso de negociación, que se dilató más de lo esperado y se explicarán pormenorizadamente las...
Publicado en el B.O.B el Convenio Colectivo de la Construcción de Bizkaia 2017-2020
El Convenio Colectivo de la Construcción de Bizkaia 2017-2020 ha sido publicado hoy, día 23 de mayo de 2018, en el Boletín Oficial de Bizkaia número 98/2018. En consecuencia, tal y como establece en el apartado D) del artículo 1º, el convenio entrará en vigor a...
Reunión multilateral en el CRL con la Subdirectora de la Inspección de Trabajo de Euskadi
Con la intención de abordar, analizar y comentar la problemática que suscita el incumplimiento del convenio de Bizkaia, las principales asociaciones empresariales del sector, con ASCOBI a la cabeza, así como los sindicatos mayoritarios, han celebrado una reunión...
Bidali zure kontsulta
Atal honi buruzko kontsulta edo iruzkinen bat bidal diezagukezu
Bidali kontsulta
Ohiko galderak
Hemen dituzu enpresek maiz egiten dizkiguten galdera batzuen erantzunak:
Zer da obrako kontratu finkoa?
Kontratuen azpimodalitate honen abiapuntua obra edo zerbitzu jakin bat egiteko kontratua da, eta honako arau hauetan du jatorria: Eraikuntzaren Sektoreko Azpikontratazioa arautzen duen 32/2006 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian, Lan Merkatua Erreformatzeko Presazko Neurriei buruzko 35/2010 Legearen lehenengo xedapen gehigarriko 2. atalean eta Langileen Estatutuaren (aurrerantzean “LE”) hirugarren xedapen gehigarrian. Izan ere, arau horiek eraikuntzaren sektoreko Estatuko negoziazio kolektiboari ahalmena ematen diote LEren 15. artikuluan izaera orokorrarekin aurreikusita dagoen obra edo zerbitzu jakinerako kontratua egokitzeko, sektoreko langileen artean lan egonkortasun handiagoa bermatzeko asmoz.
Hala bada, Eraikuntzaren Sektoreko VI. Hitzarmen Orokorrak eskubide hori baliatzen du, eta 24. artikuluan arautu egiten du obrako kontratu finko izeneko eraikuntzako kontratu modalitate espezifikoa. Bizkaiko Eraikuntza Hitzarmenak, bestalde, hitzez hitz kopiatzen du erregulazio hori 12 B) artikuluan.
Obrako kontratu finkoaren ezaugarri nagusiak
– Ez da aplikatuko LEren 15. artikuluko 1 a) atalean ezarrita dagoena. Ondorioz, obrako kontratu finkoa duten langileek, probintzia bereko hainbat lan zentrotan eman ahal izango dizkiote zerbitzuak enpresa bati egoera hori galdu gabe, baldin eta ondoz ondoko zentroetako bakoitzerako berariazko akordioa badago (jarraitutasun akordio izenekoa; Bizkaiko hitzarmenaren III. eranskina); gehienez ere 3 urtez jarraian aritu ahal izango dira horrela, baldin eta beren espezialitateko lanak epe horretatik harago luzatzen ez badira; hori gertatuz gero, kontratua azken lan hori bukatzean amaituko da.
– Ez da aplikatuko LEren 15. artikuluko 5. atalean ezarritakoa, eta, hortaz, ez da izango kontratu segidarik obrako kontratu finko batzuk hitzartzeagatik sektoreko lanpostu desberdinetarako (hitzarmen orokorraren 22. artikuluan jasota dagoen lanpostu hitzaren definizioaren arabera).
– Aurrekoaren ondorio gisa, enpresa berak edo enpresa talde berak obrako kontratu finko biren edo gehiagoren bidez lanpostu desberdinetarako kontratatzen badu norbait, etenekin edo gabe, LEren 15.5. artikuluan ezarritako aldian eta epean, horrek ez du berekin ekarriko langile mugagabe bihurtzea.
– LEren 49. artikuluko 1 c) atalean, adostutako denboraldia iraungitzeagatik edo obra edo zerbitzua burutzeagatik kontratua iraungitzeari buruzkoan, ezarrita dagoenari kontrajarrita, kontratua eteteagatik %7ko kalte-ordaina ezartzen da, kontratuaren indarraldian aplika daitezkeen hitzarmeneko tauletako soldata kontzeptuen gainean kalkulatua.
Batzorde Paritarioa hitzarmenaren interpretazio organo gisa
Hitzarmenaren aginduren baten idazketan interpretazio arazorik izango balitz, enpresa orok Batzorde Paritarioaren aurrean aurkeztu ahal izango du edozein gai. Idatziz aurkeztu beharko dio, eta idatzian jasotako edukiek Batzordeak auzia jakinaren gainean egonda aztertu ahal izateko behar bestekoak izan beharko dute.
Izapide hori esku-hartze administratibo edo jurisdikzional ororen aurretikoa izango da, eta nahitaez egin beharko da. Batzordeak gehienez 20 egun baliodun izango ditu auzia ebazteko, eta epe hori agortutakoan betetzat joko da aurretiko izapidea.
Modu osagarrian, aldeetako batek hala eskatuz gero, Batzorde Paritarioak bitartekari lanak egin ahal izango ditu, edo/eta aldeak adiskidetzen saiatu, baita hitzarmen hau aplikatzean sor litezkeen auzi eta gatazka kolektiboetan arbitratu ere.
Enpresa gisa, sor dezaket lan egutegi propioa?
Hitzarmena sinatzen duten aldeek, elkarrekin adostuta, urteko lan egutegi bat ezartzen dute hitzarmena indarrean dagoen urte bakoitzerako, eta egutegi hori aplikagarria da hitzarmen kolektibo probintzialaren baitako enpresa guztietan.
Hala ere, enpresek lan egutegi propioa egin ahal izango dute urte bakoitzeko otsailaren 15era arte (edo hitzarmena argitaratzen den arte, data horretatik aurrera argitaratzen bada). Ez badute egutegi propiorik prestatzen, aurreko paragrafoan aipatutako sektoreko egutegia onartuko dute, eta hura nahitaez bete beharko dute enpresako langile guztiek.
Otsailaren 15a baino geroago beste egutegi bat egin nahi badute edo sektorerako adostutakoa aldatu, langileen legezko ordezkaritzaren onespena jaso beharko dute, eta langileen ordezkaritzarik ez duten enpresen kasuan, nahitaez jakinaraziko diote Batzorde Paritarioari, lan egutegi propioa indarrean jarri baino 7 egun natural lehenago, gutxienez.
Nire enpresan ezarrita dagoen eguneko jardunaldi arruntetik kanpo lan egin daiteke?
Kalterik egin gabe 2017-2020 aldirako Bizkaiko Eraikuntzako Hitzarmen Kolektiboaren 18. artikuluan ezarritakoari, non jasota dauden jardunaldiaren erregulazio orokorraren salbuespenak, eta ez dagoenez akordiorik langileen legezko ordezkaritzarekin jardunaldia modu irregularrean antolatzeko, eguneko jardunaldi arruntetik kanpo eta larunbat, igande, jaiegun edo OK (ordu konpentsazio) gisa adierazitako egunetan egiten diren orduak apartekotzat joko dira.
Horregatik, egun horietan egindako ordu guztiak bat etorriko dira gure hitzarmenaren 19. artikuluak aparteko orduetarako ezarrita duen erregulazioarekin. Hala bada, ordu kopurua urteko 80 ordura mugatuko da, eta horiek ezinbesteko arrazoiak, ezusteko absentziak edo premia zehatz eta atzeraezinak daudenean soilik erabiliko dira.
Utzi daitezke aplikatu gabe hitzarmenean zehaztuta dauden lan baldintzak?
Sektoreko enpresa batean diru sarrerek behera egiten badute modu iraunkorrean edo enpresaren egoera eta aurreikuspen ekonomikoek okerrera egiten badute eta horrek guztiak eragina badu enplegua mantentzeko ahalmenean, enpresak bertan behera utzi ahal izango du hitzarmenaren aplikazioa, betiere aldi baterako (gehienez ere enpresan hitzarmen berri bat aplika daitekeen arte) eta lan baldintza hauei dagokienez:
- Lanaldia
- Lanaldiaren ordutegia eta antolamendua.
- Txandakako lanaren erregimena.
- Ordaintzeko sistema eta soldataren zenbatekoa.
- Lan eta errendimendu sistema.
- Eginkizunak.
- Gizarte Segurantzaren babesaren borondatezko hobekuntzak.
Horretarako, hitzarmena aplikatzeri uzteko arrazoietakoren bat baldin bada, enpresak prozedurazko formalitate batzuk bete beharko ditu (langileen ordezkariei jakinaraztea; batzordea ad hoc eratzea, hala badagokio; Batzorde Paritarioari jakinaraztea; kontsulta epea zabaltzea; akordioaren aktak jasotzea; etab.), eta ASCOBIk izapide horietan laguntza ematen die bazkide dituen enpresei.